Gabonetako parentesiaren ondoren, doako bisita gidatuak eta familientzako tailerrak Kutxak Kursaalen eta Tabakaleran dituen erakusketa-aretoetara itzuliko dira. Kubo aretoak “Iraganera bidaia” familia-tailerra eskainiko du larunbat goizean (12:00) eta bisitak egun berean arratsaldean (18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz). Artegunea aretoak, Alberto Schommerri eskainitako erakusketaren inguruan, igande goizerako tailer edo lantegia programatu du, eta arratsalderako bisitak, ordutegi berberekin.