Kubo-kutxa aretoak sustaturiko erronka interesgarri batek, "Eta Ricardo Martínek 2016ko Donostiaren argazkiak aterako balitu?” argazki-lehiaketak, oihartzun izugarria izan du. Instagram-era igo diren zuri-beltzeko argazkietatik epaimahaiak hiru aukeratu ditu, eta San Sebastián modeloko hiru Lomo Instant kamera irabazi dituzte. Argazki irabazleak hauek izan dira: “Regatas de La Concha”, @joxemarilopez-ena; “Ura da, udala udaran”, @argijale-rena; eta “Lili zerua ikutzen”, @ainarizkun-ena.
Argazki-lehiaketak Ricardo Martinen lana emulatu nahi du
- Xehetasunak