Jende nagusiak ere zianotipiaren sekretuak ezagutu nahi ditu, nahiz eta hasieran kubo-kutxak haurrentzat pentsaturiko tailer edo lantegia izan, 1842an sorturiko eta ia bi mendeko historia duen argazki-prozedura zaharra gogorarazteko. Eta pertsona askok eskatu dutenez, Niko Iturraldek zianotipia-tailerra emango du helduentzat (doakoa, aurrez izena ematea besterik eskatzen ez duena) gaur, osteguna, 18:00etan. Bihar, ostirala, hartzaileak 5 eta 11 urte arteko haurrak izango dira berriro, heldu batek lagunduta etorri behar dutelarik.
Zianotipia-tailerra, helduentzat ere
- Xehetasunak