“Karakorum” erakusketa dago Baltistan Fundazioaren eskutik Kutxa Kultur Plazan, eta zenbait jarduera osagarri proposatzen ditu datorren asterako, sarrera doan dela, nolabait ere ‘Mendi Astea’ osatuko dutenak. Astelehenean, Plazan bertan, Alex Txikon mendigoizaleak eta Alí Sadpara pakistandar gidariak hitz egingo dute. Ruiz Balerdi aretoan, asteartean, Josu Iztueta eta Antton Arza abenturazaleen txanda izango da; asteazkenean Iker Elorrietaren film bat emango da eta ostiralean Alberto Iñurrategi izango da bertan.

 

Karakorum. Mikel Alonsoren argazki-erakusketa
Baltistan Fundazioak sustatua
2016ko abenduaren 13tik 2017ko urtarrilaren 8ra
Sarrera libre

ExpoPlaza Baltistan1200x600

 

Erakusketa honetako argazkiak 2014ko irailean egin ziren Hushé Haranean, Pakistanen, Baltistan Fundazioko boluntarioekin egindako bidaia batean.

Karakorumeko urruneko herrixka batzuetan bizi den jendearen aurpegiak eta begiradak dira. Herrixka horiek nahitaezko pasabide dira Planetako hainbat “zortzi milakotara” joateko. Edertasun zirraragarria du haran horrek, baita muturreko gogortasuna ere, eta bertan dihardu Baltistan Fundazioak, eta bertan 16 urte baino gehiago daramatza lan solidario garrantzitsua egiten, eskolak eta Emakumea Sustatzeko Zentroak sortzen.

Egileak, Mikel Alonso (Bilbo, 1950), hainbat liburu argitaratu ditu, besteak beste, Lemoniz, Zorrozaurre, Otxarkoaga, Erotismo y Gastronomía, Stride la Vanpa. Gastronomiako Sari Nazionala jaso zuen El asfalto culinario-rengatik, eta gastronomiazko argazki-liburu onenaren saria, Cocinar lo menos posible-rengatik, biak Arzak jatetxeko Xabi Gutierrezekin batera eginak. Erakusketak egina da Bilbon, Donostian, Sevillan, Bartzelonan, Gijonen, Valentzian, Teruelen, Gasteizen eta Erroman.

 

Jarduera paraleloak

Erakusketa honi lotuta, Baltistan Fundazioak hainbat jarduera (proiekzio eta solasaldi) paralelo sustatzen ditu eta horiek osaturiko Mendi Astean mendigoizale, abenturari eta zinemagile ospetsuek hartuko dute parte.

  • Abenduaren 19a, astelehena // Kutxa Kultur Plaza, 19:00
    Gailurrera iritsi eta historian sartu. Proiekzioa eta solasaldia. Parte-hartzaileak: Alex Txikon eta Ali Sadpara

  • Abenduaren 20a, asteartea // Ruiz Balerdi aretoa, 19:00
    Biziminez. Proiekzioa eta solasaldia. Parte-hartzaileak: Josu Iztueta eta Antton Arz

  • Abenduaren 21a, asteazkena // Ruiz Balerdi aretoa, 19:00
    I Forgot Myself Somewhere. Proiekzioa

  • Abenduaren 23a, ostirala // Ruiz Balerdi aretoa, 19:00
    Alberto Iñurrategik eta Pilar Kaltzadak solasaldia egingo dute Albertok aurkeztuko duen Porrotaren alde proiekzioaz