Aste atipiko hau amaitzeko, Kutxaren erakusketa-aretoek ikustaldiak eta lantegiak antolatu dituzte ikusgai dauden bi argazki-erakusketen inguruan. Kursaaleko Kubo aretoan Ricardo Martín berreskuratu duena dago, eta bertan larunbat goizean familientzako lantegi edo tailerrak izango dira, eta doako ikustaldi gidatuak arratsaldeetan; eta Tabakalerako Artegunea aretoan Alberto Schommer-en antologikoa aurkeztu da, programazio berdin-berdinarekin iganderako. Familientzako tailerrak 12:00etan eta bisita edo ikustaldi gidatuak 18:30ean (euskaraz) eta 19:30ean (gaztelaniaz).