Igandean amaituko da Kutxa Kultur Plazako erakusketa, non Harkaitz Canoren testuek eta Judas Arrietaren irudiek kamishibai bat birsortu duten, melokotoi baten barruan uretatik salbaturiko Momotaro haurraren istorioarekin. Hori dela-eta, Arrietak emanaldia egingo du 12:00etan, doako sarrerarekin. Eta asteartean, antzeztoki berean, beste erakusketa batek hartuko du txanda: “Karakorum”, Mikel Alonsoren argazkiekin; Baltistan Fundazioak sustatua da, Pakistango eskualde horretan egiten baitu lan.
Momotaro-ren kamishibai-ren ondoren, “Karakorum” erakusketaren txanda da
- Xehetasunak