“Historia partekatuak” erakusketa amaitzera doa; XX. mendean gure inguruan izandako arte-sorkuntzan zehar egindako ibilaldia izan da, Artegunea erakusketa-gelan ikusgai egon dena iazko azaroan ireki zenetik. Datorren igandean itxiko da Kutxak Tabakaleran duen erakustoki honetako erakusketa, eta horretarako familia-tailerra antolatu du goizerako eta doako bi bisita gidatu arratsalderako (18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz); guztira 100.000 ikusle baino gehiago izan ditu.

Informazio gehiago