Momotaro (kamishibai istorio bat) Judas Arrieta artistak eta Harkaitz Cano idazleak gauzaturiko proiektua da, Japoniako ahozko tradizio bat, kamishibai deitua, berrikusi eta egokitzeko elkartu baitira. Kamishibai agertoki txiki bat da, eta hor irudiak sartzen dira, istorioa kontatu ahala mugituz doazenak. Erakusketa jendearentzat zabalik izango da Kutxa Kultur Plaza erakusketa-gunean, doako sarrerarekin, urriaren 28tik abenduaren 11ra, Tabakalera eraikina zabalik dagoen orduetan.
Momotaro-ren istorioa
Bi egileek kontatuko diguten ipuina Momotarorena da, melokotoi erraldoi batetik sorturiko haurrarena, nerabezarora iristean abentura batean sartzea erabakitzen baitu, alegia, Demonioen uhartera bidaiatzea altxor baten bila. Bidaia honetan zenbait aliatu aurkituko ditu, eta horiekin batera hainbat munstroren aurka borrokatuko da altxorra lortzeko.
Egileak
Judas Arrieta (Hondarribia, 1971) gaur egungo artista ezaguna da, margolanak, marrazkiak, eskulturak, muralak eta bideo-instalazioak egiten dituena. Bere lana Japoniako istoriotxoan oinarritzen da, Asiako ekialdeko kulturan eta egungo artea ulertzeko Europako eran. Bere proiektu berrienak entzuleengana era ludiko eta alaian hurbiltzen saiatzen dira.
Harkaitz Cano (Lasarte, 1975). Zuzenbidean lizentziatua da, baina sekula ez du lan egin jakintza-arlo horretan; goiz jo zuen idazketara, 1994an bere lehen poema-liburua argitaratu zuenetik. Idazle oparoa, kontakizun, poema eta eleberri ugari argitaratua da. Bera arduratu da bere obraren zati handi bat gaztelaniara aldatzeaz, eta Hanif Kureishi edo Allen Ginsberg bezalako idazleak ere euskaratu izan ditu.