Aurtengo udan Gipuzkoan kultura-ekitaldi arrakastatsuenetako bat “Ikusmira” erakusketa izan da, kubo-kutxa Aretoak Bergarako Jesus Mari Lazkano artistaren lanari eskainia eta markak hausten jarraitzen duena; datorren larunbatean oso egun berezia izango da, artistak berak egingo baititu doako bisita gidatuak: 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz. Lazkanoren margolaritza artearen historian eta historikoki arteak ukitu duen munduan zehar etengabe ibiltzearen emaitza da.
Erakusketa hau Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia da. Ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da.
Artista
Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960), artista izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatean pintura Saileko irakasle titularra da, bertako Arte Ederretako fakultatean lortu zuelarik 1994an doktore-titulua tesi honekin: “De la distancia entre lo formal en arquitectura y la arquitectura como imagen”.
Bere erakusketen artean, nabarmentzekoak dira Bilbon egindako hiru hauek: 2003an BBK Salan; 2007an bakarkako erakusketa Guggenheim Museoan; eta 2010ean atzera begirako erakusketa handia Arte Ederren Museoan, inflexio-puntua izan zelarik paisaiari beste era batera begiratzeko.
Bere lana hainbat herrialdetako bilduma eta museoetan aurkitzen da, adibidez, Château du Montbéliard museoan, Hong Kong eta Los Angeleseko Colecione Bulgary-n, Washingtongo International Finance Corporation-en edo Bilboko Guggenheim eta Arte Ederren museoetan.
2012tik Euskal Herriaren eta New Yorken artean bizi da, eta data horretatik aurrera gertatzen da gai-biraketa haren lanean, batez ere paisaia neosublimearen inguruan.
Lazkano. Ikusmira
Urriaren 16ra arte
Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
Sarrera doan
Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.www.sala-kubo-aretoa.eus