Astebetez luzatua eta abuztuaren 2an ireki zenetik milaka ikusle jaso ondoren, Zarautzen bizi den margolari lekeitiarrari, Juan Luis Mendizabali, Tabakalerako Kutxa Kultur Plazan eskainitako omenaldi-erakusketa datorren igandean, irailaren 18an, amaituko da. Plaza berean beste toki batean Roskow ─Fernando Huarte Campión-en ezizen artistikoa─ margolaria Donostiako Boulevarraren mural panoramiko handia egiten hasi da jendaurrean, eta urriaren 30erako amaitzea espero du.

Roscow-ek 330X180 cm-ko mural panoramiko handi bat egiten ari da, Donostiako Boulevarra irudikatuz goitiko ikuspegitik.

 

2016ko irailaren 12tik urriaren 30era
Ordutegia: 10:00-13:00 // 17:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

Roskow


Fernando Huarte Campión-en arte-izengoitia (Donostia, 1963).

Nahiz eta Madrilen Palmako Arte Aplikatuen eskolan jaso prestakuntza eskultore gisa, bere lan gehiena margolaritzan egin zuen, baina sarraldiak eginez grabatu eta irudiztatze, kartel, disko-azal, liburu eta abarretan.

Haren margolan eta grabatuak, normalean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punk ikonografian eta 80-90eko uhin berrian inspiratuta daude formalki, eta gainera oso gogoko ditu pintura murala eta eskultura erromanikoa, Flamenkoen pintura edo XX. mendeko abangoardien pintura, beste eragin askoren artean, horrela forma emanez eskuarki figuratiboa den bere unibertso pertsonalari, sarri-sarri genero fantastikoan barneratzen delarik, bere azken erakusketak -"Ciudades Imposibles" (Lugaritz 2012)- frogatzen duen bezala.