Kutxa Kultur Plazan, artea zuzenean programan, arlo askotako artistek jendaurrean sortzen dute eta lanari beha daudenekin hitz egiten dute. Datorren astelehenean Roskow izango da bertan, eskultore-prestakuntza duen margolaria; beraren margolanak eta grabatuak, orokorrean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punkaren ikonografian daude inspiratuta. Urriaren 30era arte, Roskow-ek 330X180 cm-ko mural panoramiko handi bat egingo du, Donostiako Boulevarra irudikatuz goitiko ikuspegitik.

 

2016ko irailaren 12tik urriaren 30era
Ordutegia: 10:00-13:00 // 17:00-20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea

Roskow


Fernando Huarte Campión-en arte-izengoitia (Donostia, 1963).

Nahiz eta Madrilen Palmako Arte Aplikatuen eskolan jaso prestakuntza eskultore gisa, bere lan gehiena margolaritzan egin zuen, baina sarraldiak eginez grabatu eta irudiztatze, kartel, disko-azal, liburu eta abarretan.

Haren margolan eta grabatuak, normalean figuratiboak, ilustrazioan, komikian eta punk ikonografian eta 80-90eko uhin berrian inspiratuta daude formalki, eta gainera oso gogoko ditu pintura murala eta eskultura erromanikoa, Flamenkoen pintura edo XX. mendeko abangoardien pintura, beste eragin askoren artean, horrela forma emanez eskuarki figuratiboa den bere unibertso pertsonalari, sarri-sarri genero fantastikoan barneratzen delarik, bere azken erakusketak -"Ciudades Imposibles" (Lugaritz 2012)- frogatzen duen bezala.