Erakusketa hau Jesus Mari Lazkano artistaren atzera begirako lehen erakusketa handia da. Ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da.
Erakusketak agerian uzten duen pintura-bilakaera, Javier González de Durana komisarioaren hitzetan, “elkarri loturiko bi kausaren emaitza da: alde batetik, hausnarketa-bidaia iraunkorra margolaritzaren inguruan lanbide gisa, pintura-irudia errepresentazio gisa eta natura ingurune gisa; eta bestetik, bere periplo ugariak hainbat eta hainbat lekutatik, batzuetan hurbileko lekuak, eta beste batzuetan irudikatuak bezain urrutikoak”.
Artista
Jesus Mari Lazkano (Bergara, 1960), artista izateaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatean pintura Saileko irakasle titularra da, bertako Arte Ederretako fakultatean lortu zuelarik 1994an doktore-titulua tesi honekin: “De la distancia entre lo formal en arquitectura y la arquitectura como imagen”.
Bere erakusketen artean, nabarmentzekoak dira Bilbon egindako hiru hauek: 2003an BBK Salan; 2007an bakarkako erakusketa Guggenheim Museoan; eta 2010ean atzera begirako erakusketa handia Arte Ederren Museoan, inflexio-puntua izan zelarik paisaiari beste era batera begiratzeko.
Bere lana hainbat herrialdetako bilduma eta museoetan aurkitzen da, adibidez, Château du Montbéliard museoan, Hong Kong eta Los Angeleseko Colecione Bulgary-n, Washingtongo International Finance Corporation-en edo Bilboko Guggenheim eta Arte Ederren museoetan.
2012tik Euskal Herriaren eta New Yorken artean bizi da, eta data horretatik aurrera gertatzen da gai-biraketa haren lanean, batez ere paisaia neosublimearen inguruan.
Lazkano. Ikusmira
Uztailaren 22tik urriaren 16ra
Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
Komisarioa: Javier González de Durana
Sarrera doan
Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.www.sala-kubo-aretoa.eus