Gaur arratsaldean izango da hasiera-ekitaldia eta bihar irekiko da jende guztiarentzat, urriaren 16ra arte, Ikusmira, kubo-kutxa aretoak Jesus Mari Lazkano bergarar artistaren lanari eskainitako atzera begirako erakusketa handia. Ehun lan baino gehiagoren (formatu handiko margolan, marrazki, ohar-koaderno eta abarren) bidez hiru hamarkada baino gehiagotan egin duen arte-ibilbidea erakusten da. Erakusketako lan gehienak katalogo eder batean bilduta daude, González de Durana komisarioaren eta egilearen beraren testuekin.
Lazkano. Ikusmira
Uztailaren 22tik urriaren 16ra
Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
Sarrera libre
Kubo-kutxa Aretoa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.sala-kubo-aretoa.eus