Kutxa Artegunea erakusketa-gelak, Tabakalera eraikinean, “Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa bilduman” ikusgai dauka oraindik; beronekin ireki zituen ateak, eta kultura-azpiegitura berria ikustera hurbiltzen direnentzako aurkikuntza handietako bat gertatzen da. Igandero, goizez, eta familientzat pentsatuta, lantegi edo tailerrak egiten dira, eta arratsaldez, doako bisita gidatuak, bai euskaraz eta bai gaztelaniaz.
Igandero familientzako tailerrak eskaintzen dira “Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman” erakusketaren barruan.
Kutxa Kultur Artegunean jarritako arte-lanek bere aretoetan izandako gertaera izugarri bat kontatzen digute. Kolore, lerro, burdin eta harri artean, ausartzen zara misterioa argitzera?
- Familientzako Tailerrak 5 eta 11 urte arteko parte-hartzaileentzat, helduek lagunduta
- 12:00-13:30
- Prezio orokorra: 3 € //Gaztedi prezioa: 1 €
- Argibideak eta erreserbak: T-943 00 17 30 telefonoan
Igandero, doako bisita gidatuak eskaintzen dira Tabakaleran dagoen Kutxa Kultur Artegunean dagoen “Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman” erakusketara.
- 18:30 euskaraz
- 19:30 gaztelaniaz
"Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman" Kutxa Fundazioaren Arte Bildumako lanen hautaketa berezian oinarritutako erakusketa da, joan den XX. mendean euskal arteak eta kulturak izandako bilakaera nabarmentzea duena helburu, aurreko eta ondoko mendeetan sartu-irtenak eginda.
Aretoak audiogida-zerbitzua du lau hizkuntzatan: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez.
Prezioa: 3 € gida bakoitza. 1 € Kutxabankeko bezeroentzat.
Indukzio magnetikoko zerbitzua ere badago, “T” (telebobina) posizioarekin audifonoak erabiltzen dituztenentzat.
Harremana
Kutxa Kultur Artegunea
Mandasko Dukearen pasealekua, 52 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 001 730 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus{/lang}