Zuzeneko artea, ikusleen aurrean, arratsalde honetan itzuliko da Kutxa Kultur Plazara Sara Beiztegiren eskutik; artista multidiziplinar honentzat emakumearen eskubideak dira bere bakarkako erakusketa askoren leitmotiv-a.
Sorkuntza-forma berrien bila beti, bi asteburutan parte hartuko du formatu handiko margolanak sortzeko prozesuan teknika mistoa erabiliz eta gaur egun lantzen ari den bi serieei jarraituz: “Jardín Secreto” (Lorategi Ezkutua) eta “Mujeres Bailando en el Aire” (Emakumeak Airean Dantzan).
Egunak: ekainak 23, 24, 25 eta 26; uztailak 1, 2, 3, 7, 8, 9 eta 10
17:00<20:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sara Beiztegi
Generando Arte arte-kolektiboaren bazkide sortzaileetakoa, Gipuzkoako Artisten Elkarteko lehendakariordea eta Euskal Akuarelarien Elkarteko bazkidea.