Mikel Lertxundik, Kubo-Kutxa aretoak Gonzalo Chillidaren lanari eskaini dion erakusketaren komisarioetako batek, bihar ostirala, 19:30ean, bisita gidatua egingo du jendearen oniritzia jasotzen ari den erakusketa honetara; sarrera doan izango da, aurrez izena ematea beste eginkizunik gabe. Larunbat arratsaldean, jada komisariorik gabe, doako bisita gidatuak izango dira berriro euskaraz eta gaztelaniaz; eta goizean familientzako tailer edo lantegiak, 5 eta 11 urte arteko haurrentzat, helduren batekin etortzen badira.