Kutxa Kultur Plazan zuzeneko arteak jarraitzaile gehiago du egunetik egunera. José Antonio Fermín Gorosabel Kutxa Kultur Plazan "manera beltza” (mezzo-tinta) teknikaz obra bat egingo du zuzenean maiatzaren 2tik 27ra.

 

Arte-ibilbide luzearekin, José Antonio Fermín Gorosabel museo eta arte-zentro ugaritatik igaro da, horien artean nabarmenduz Donostiako San Telmo Museoa, Liburutegi Nazionala, Bilboko Arte Ederren Museoa edo Arte Seriatuaren Andaluziako Museoa. Oraingoan zuzenean egingo du obra bat, “Manera Beltza”teknika erabiliz.

Higaduraren artea

Orban beltz handi eta sakon batek estaltzen du papera. “Borragomaz” armaturiko esku batzuk; borratu edo ezabatzea zuzentze gisa ulertzen badugu, hori ez da kontua, baizik eta beltza higatuz, koloregabetuz, trazuz trazu eraikitzea, gidarik gabe, gomaren trazua, beste trazu bati jarraitzen diona, erreferentzia bakarra izaki.


Lekua: Kutxa Kultur Plaza
maiatzaren 2tik 27ra
Astelehenetan, asteartetan eta asteazkenetan: 12:00-14:00
ostegunetan eta ostiraletan: 12:00-14:00 // 16:00-19:00