"Historia partekatuak" erakusketaren barruan, Tabakaleran ikusgai dagoena, Kutxa Kultur Arteguneak ikasleei eta kolektiboei bisita gidatua eta tailerra egiteko aukera eskaintzen die.

"Historia partekatuak. XX. mendea Kutxa Bilduman" Kutxa Fundazioaren Arte Bildumako lanen hautaketa berezian oinarritutako erakusketa da, joan den XX. mendean euskal arteak eta kulturak izandako bilakaera nabarmentzea duena helburu, aurreko eta ondoko mendeetan sartu-irtenak eginda.

BISITA GIDATUA

Iraupena: 60 min
Jardueraren kostua: 60 €
Gehienez: 25 parte-hartzaile

BISITA-TAILERRA

Iraupena: 90 min
Jardueraren kostua: 80 €
Gehienez: 25 parte-hartzaile

Jarduera hauez gain, edozein premia edo taldetara egokituriko jarduerak ere egin ditzakegu.


Beharrezkoa erreserba egitea

Kutxa Kultur Artegunea
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia

T- [+34] 943 001 730  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  ¦  kutxakulturartegunea.eus