Atzean utziko dugu Chema Madozen begirada, jakinik haren argazkiez gozatu dutela 37.000tik gora pertsonak; eta ongietorria emango diogu Berenice Abbotten (1898-1991) obrari, Anne Morin komisarioak aukeratutako argazkien lagin bikain baten bidez osatutakoa berau.

Topografiak lanak Berenice Abbott estatubatuar argazkilariaren obra ikonikoaren berri emango digu, 1926 eta 1961 artean egindako 82 obraren bitartez.

Erakusketak, diChroma photographyrekin elkarlanean antolatutakoa, aukera ezin hobea ematen du begirada adimenduneko eta bizimodu zirraragarriko argazkilari honen obra bertatik bertara ezagutzeko.

Erakusketa kronologikoki ikus daiteke: hasieran, bere inguruko pertsona –eta pertsonaia- intelektualen erretratuak; ondoren, XX. mendearen erdialdeko hamarkadetan New York hirian eta Estatu Batuetako beste hiri batzuetan izandako aldaketak biltzen dituzten hiri paisaien argazkiak; eta, amaitzeko, jardun harrigarri eta moderno bat, hots, argazkilaritza zientifikoa, egiazki liluragarriak eta edertasun plastiko handikoak diren emaitzak lortuta.
 

  • Berenice Abbott. Topografiak
  • 2017ko azaroaren 24tik 2018ko martxoaren 25era
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00. Sarrera librea
  • Komisarioa: Anne Morin
 
Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia / San Sebastián
T- [+34] 943 25 19 25  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus


 Artegunea BereniceAbbott banner