Datorren azaroaren 5era arte, Chema Madoz argazkilariaren kalitate handiko proposamena eskainiko du Kutxa Kultur Artegunea aretoak. Ars combinatoria erakusketan Argazkigintzako Sari Nazionala jasotako artista honen ibilbidea ikusten da, 70 lan baino gehiago daudelarik 80ko urteetatik gaur egunotara artekoak. Doako sarrera duen erakusketa honek artistaren ibilbide osoa jorratzen du, haren lanak orain arte izan dituen fase edo aldien ikuspegi zabala ematen du, baita haren bilakaeraren eta hari deigarri gertatu zaizkion objektuen aldaketen ikuspegia ere. Ohi bezala, igandeetan familientzako tailerrak izango dira 12:00etatik 13:30era, eta horietan Chema Madozen argazkiak zentzumenentzako jolasa izango dira; eta doako bisita gidatuak ere izango dira, 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz, aurretiko izen-ematea eginez.

 

  • Chema Madoz. Ars combinatoria
  • 2017ko uztailaren 21etik azaroaren 5era
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00. Sarrera librea
  • Komisarioa: Oliva María Rubio

 

Artegunea ChemaMadoz1200 2


Harremana

Kutxa Kultur Artegunea

Andre zigarrogileak plaza, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 001 730  ¦  Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.¦ kutxakulturartegunea.eus