Javier Viar-ek oso ondo ezagutzen du Balerdiren lana, adiskidetasunezko harremana izan zuten eta haren lana zehaztasun osoz katalogatu zuen; orain artistaren obran zehar ibilaldi historiko bat eskainiko digu, erakusketa antologiko honetarako hautaturiko piezetan oinarrituta. Kubo-kutxan ikus eta goza daiteke irailaren 24ra arte. Aukera handia izango da Balerdiren lanaren bilakaera ulertzeko, baita haren piezen arteko harremanak argitzeko ere, sarritan ematen dutenak baino konplexuagoak eta aberatsagoak baitira. “Celebración de Balerdi” (Balerdiren ospakizuna) hitzaldia gaur izango da 19:00etan Kubo-kutxa aretoan, eta sarrerak libre jarleku guztiak bete arte.
Hitzaldia: Celebración de Balerdi (Balerdiren ospakizuna)
Ostegunean, ekainak 29 // 19:00
Lekua: Kubo-kutxa aretoa
Hizkuntza: gaztelania
Balerdi (1934-1992)
Rafael Ruiz Balerdiren erakusketa antologikoa. Artista hil zenetik 25 urtera, bere jaioterrian egin nahi zaion omenaldia da erakusketa hau.
Erakusketan, egile emankor honen 98 obra daude bilduta; tartean, olio-margolanak, marrazkiak, bere “klarion” ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente (Tarzani omenaldia I: ehiztari inkontzientea) filma. Sortzaile kartsu, oldarkor eta energiaz betea da Rafael Ruiz Balerdi, eta bere obra koloretsuek aukera ematen digute egilearen keinuak, marrak eta mugimenduak imajinatzeko. Bere konposizioetan suma daitekeen erritmoa, zehazki, artistak musikarekiko duen interesaren ispilua da.