"Balerdi (1934-1992)" erakusketaren esparruan, familientzako tailerrak eskaintzen ditu Kubo-kutxa aretoak; larunbatero izango dira, 12:00etatik 13:30era, 5-11 urte arteko haurrentzat. Kolore korapiloak tailerrean Balerdiren kolorea eta forma abstraktuak aztertuko ditugu intuiziotik eta inprobisaziotik. Parte-hartzaileek, txiki eta handiek, ezkoz marrazteko duten gaitasuna probatuko dute, musikak hara eta hona eramaten dituen bitartean. Balerdi sortzaile grinatsua, oldarkorra, energiaz betea izan zen. Haren lanek, kolorez beteak, beraren keinuak, trazuak, mugimendua irudikatzeko aukera ematen digute. Haren konposizioetan sumatzen den erritmoa musikarekiko zuen interesaren adierazgarri da. Eta hori doako bisita gidatuetan ere ikus dezakegu; larunbatero izango dira 18:30ean euskaraz eta 19:30ean gaztelaniaz.

 

Kubo Balerdi interior1200x600


Balerdi (1934-1992)

Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia)

  • 2017ko ekainaren 9tik irailaren 24ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
  • Komisarioa: Javier Viar Olloqui
  • Sarrera doan