Donostiako Kubo-kutxa aretoak Balerdi (1934-1992) erakusketa antologikoa aurkeztuko du 2017ko ekainaren 9tik irailaren 24ra. Javier Viar Olloqui, aurtengo urtera arte Bilboko Arte Ederretako Museoko zuzendari izana, da komisarioa. Erakusketan Balerdi artista oparoaren 98 lan daude, bere olio-margoak, marrazkiak, “klarion” ezagunak eta Homenaje a Tarzán I: La cazadora inconsciente filma barne. Sortzaile sutsua, oldartsua, kemen handikoa, Rafael Ruiz Balerdiren lanek, kolorez beteak, haren keinuak, trazuak, mugimenduak irudikatzeko aukera ematen digute. Haren konposizioetan sumatzen den erritmoa musikarekiko zuen interesaren adierazgarri da. Erakusketan izango da Balerdiren ibilbidean garrantzitsuena izan den pieza ere, formatu handiko olio-margoa: El Gran Jardín (Lorategi Handia).

 

Balerdi (1934-1992)

Kubo-kutxa Aretoa (Zurriola, 1. 20002 Donostia)

  • 2017ko ekainaren 9tik irailaren 24ra
  • Asteartetik igandera: 11:30-13:30 // 17:00-21:00
  • Komisarioa: Javier Viar Olloqui
  • Sarrera doan

 Kubo Balerdi GranJardin1200