Miquel Navarroren Irudizko Arkeologiak izango da doako bisita gidatuaren eta familientzako tailerren ardatz nagusia Kubo-Kutxa aretoan datorren asteburuan. Eskultura hauek horizontalki hedatzen dira, baina horietan elementu bertikala da nagusi, multzoaren erdialdean metaturiko etxe-orratzak, obeliskoak, piramideak... Igandean, bisita gidatuak eta familientzako tailerrak Tabakalerako Artegunean dagoen erakusketaren inguruan izango dira. Erakusketa hau, Gente del Po izenburu iradokitzaileaz, Begoña Zubero bilbotar artistak Italian lau urtez egindako egonaldiaren emaitza da.
Irudizko arkeologiak. Miquel Navarro
Sala kubo-kutxa
Zurriola, 1. 20002 Donostia
T- [+34] 943 012 400 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ www.sala-kubo-aretoa.eus
GDP Gente del Po. Begoña Zubero
Kutxa Kultur Artegunea
Plaza de las cigarreras, 1 (Tabakalera). 20012 Donostia
T- [+34] 943 001 730 ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. ¦ kutxakulturartegunea.eus