Datorren ostegunean, Kutxak Tabakaleran duen Artegunea aretoan, Begoña Zubero bilbotar argazkilariaren lana izango da ikusgai; hurbilketa pertsonal eta dokumentala da Po ibaiaren natura- eta giza paisaiara, eta aldi berean Antonioni-ri egindako omenaldia. Alberto Schommer gasteiztar argazkilariaren erakusketa ia 40.000 ikuslerekin amaitu ondoren, erakusketa berri honek aretoarentzat marrazturiko ildoa berresten du, 2017. urte honetan soil-soilik argazkigintza izango baita bertan. GDP Gente del Po uztailaren 2ra arte izango da ikusgai.


 Artegunea BegonaZubero1010x400