Bihar, ostirala, 19:00etan, Zurjole eskulangintza-akademiako kideek Kutxaren Plazan, Tabakaleran, “Amets-sortzailea” lana aurkeztuko dute, joan zen otsailaren 23tik ikusleen aurrean egin dutena. Zuzeneko arte-proposamen berri honetan, Zurjole kideek sabaitik esekitako bi esferaz osaturiko lana egin dute; material zurrun eta sendoa eta aldi berean oso malgua den ihi-bihotzez ehunduak daude. Datorren asteazkenean iritsiko da leku berera Nisa Goiburu tolosar artista handia.


ArteVivo Zurjole1200x800