Alberto Schommer… Modernitaterantz argazki-erakusketa, joan zen abendutik Kutxaren Artegunea aretoan, Tabakaleran, dagoena eta ia 40.000 ikusle izan dituena, amaitzera doa. Datorren igandean itxiko da Gasteizko artistari, herrialde honetako argazkigintzan erreferenterik garrantzitsuenetako bati, eskaini zaion erakusketa oso eta betea. Doako azken bisita gidatu batez amaituko da igande arratsaldean bertan (18:30ean euskaraz, 19:30ean gaztelaniaz), eta goizez familientzako tailerra izango da (5 eta 11 urte arteko haurrentzat).


 Artegunea Schommer1200x600