52 ikaslek (28 neskak eta 24 mutilek) jaso zituzten Ikasketa Amaierako Sariak; ekitaldiaren buru Xabier Iturbe izan zen, Kutxako lehendakaria, eta bertan izan ziren Euskal Herriko Unibertsitate, Deustuko Unibertsitate, Mondragon Unibertsitate eta Nafarroako Tecnun Unibertsitateko agintariak ere.
Ekitaldian Xabier Alkorta Andonegik -merkataritza-irakasle eta ekonomialaria, 30 urtez Kutxako zuzendari nagusi izana eta “Crisis y nueva dirección bancaria” liburu argitaratu berriaren egilea- hitzaldia eman zuen: "Formación para la vida y durante toda la vida (Bizitzarako eta bizitza osoan zeharko prestakuntza)".