Argazkigintzako Master Classa, Bernard Testemale-rekin

10 Urria 2016 10:00 – 12:00

Tailer honetan parte-hartzaileek argazkigintzaren historiaren aurkezpena ezagutuko dute, eta jatorriak eta kolodion plaka bustien argazki-prozesua, Bernard Testemale argazkilariak berak aurkeztuta.
Bere presentziari esker, “The Big Wave Riders of Hawaii” liburu izenkidearen garapenaren historia zuei hurbiltzeko aukera izango dugu.
Bereziki gazteenei zuzendutako tailerra da, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak eta Quiksilver-ek antolatua.

Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera mugatua, gonbidapenarekin

Bernard Testemale

Landetako kostaldeko Soustons herri txikian 1958an jaio zen. Surfa gaztaroan ezagutu zuen. Txikitatik argazkigintzan liluratuta, kamera bat oparitu ziotenetik. 90eko hamarkadaren hasieran, surf irudiaren zabalkundearekin, argazkilaritza profesionala munduan murgildu zen. Surf eta bidaien aldizkarietako kolaboratzaile nagusietako bat da. Bernard Testemale munduko surf argazki azken hamarkadetako erreferente bilakatu da. Gaur egun prozesu zaharrak aztertzen ditu,  XIX mendeko argazkigintza sustraietara itzuliz.


Deardorff BernardTestemale 2