Gipuzkoako arrantzale zaharraren omenaldia
Datorren uztailaren 16an (larunbata), Karmengo Amaren eguna, Donostian ospatuko da, arrantzaleen artean hain usadioa den, GIPUZKOAKO ARRANTZALE ZAHARRAREN OMENALDI EGUNA, aurten 89. urteurrena ospatzen dugu.
Aurten ere 380 mariñel zahar dira Omenaldi honek hartzen dituenak, eta Gipuzkoako Baxurako arrantzale guztiak ditu gogoan, 70 urte betetzen dituztenetik aurrera bizi osorako eta 1927.urtetik ospatzen da etenaldirik gabe. Arrantza sektorean lana egin duten emakumeei ere omenaldi xume hau zuzendua dago.
Larunbatean, uztailak 16
Lekua: Donostia
Laguntzailea: Kutxa Fundazioa
Egitaraua
- 11:15 Donostiako Udaleko harrera
- 12:15 Herri Meza Portuko Done Pedro Elizan
- 13:00 Omenaldi herrikoia
- 13:15 Kresala Euskal Dantza Taldea
- 13:45 Bazkaria
- 17:00 Festaren amaiera