Gazteria planaren aurkezpena
Nerabeentzako Ataleko erronken, helburuen eta ekintzen aurkezpen saioa izango dugu (12-17 urte).
Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, hiriko haurren, nerabeen eta gazteen egoerari buruzko diagnosia egin eta Gazteria Saila berdefinitzeko gogoeta prozesuaren ostean, “2017-2020 eperako Plan Estrategikoa – 2017ko ekintzak” dokumentua landu du. Lanketak aurkezteaz gain, iritziak eta ekarpenak jaso nahi dira, bertan parte hartzen duten guztion aldetik.
Tokia: Kutxa Kultur. 4. solairua (Tabakalera eraikuntza)
Sarrera doan
Ur Tantak musika taldeak joko du eta #izanezberdin izozki berria dastatu ahal izango da.
Ekintzak, #izanezberdin, Kutxa Fundazioaren gazte programaren laguntza edukiko du.