4/12 Explore en français | Donostia, Irun
Berriro ere lagunartean hizkuntzak praktikatzeko abian jarri gara. Ondo gozatuz eta primeran pasatuz frantsesa, taldean, gertuko giroan, hitz egiteko modua. Klaseekin eta jolas- zein hezkuntza-jarduera andanarekin, frantsesez naturaltasunez eta konfiantzaz hitz eginez.
Eta guzti hau zera ahaztu gabe: UDARA DA ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!
ADINA
4-12 urte (2013 eta 2005 bitartean jaioka, biak barne).
DATAK ETA ORDUTEGIAK
Hilabete osoa: Uztaila (3etik 28ra)
Hamabostaldiak: uztaila (3tik 14era eta 17tik 28ra)
9:30-14:00. Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.
Haurtzaindegi zerbitzua aukeran: 9:00tatik 9:30etara.
BERRIA: Uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.
IZEN EMATEAK
Apirilaren 3tik ekainaren 1era hemen. Izena emateko epea bukatuta.
TOPAGUNEAK
DONOSTIA: Lacunza: Artzain Onaren Plaza, 8
IRUN: Lacunza: Jose Ramon Agirretxe, 1
HIZKUNTZA ETA TALDEAK
8 eta 12 parte-hartzaile bitartekoak.
Izena emateko epea amaitzen denean, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da Lacunza, test baten bitartez frantses-maila zehazteko.
Lacunza arduratuko da taldeak adinaren eta frantses mailaren arabera antolatzeaz.
PREZIOA
Gaztedi: 288 € /hilabetea; 168 € /hamabostaldia // Orokorra: 318 € /hilabetea; 178 € / hamabostaldia.
Haurtzaindegi-zerbitzua: 20 € /hilabetea; 10 € /hamabostaldia.
Barne daude: ikasmaterialak, sarrerak eta istripu-asegurua.
Oharra: %70eko hobaridun leku bat eskainiko da. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
INFORMAZIOA
LACUNZA
T - 943 464 700 ¦www.lacunza.es