4/12 Junior Summer | Donostia, Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain

03 Uztaila 2017 09:30 – 31 Abuztua 2017 14:00


Berriro ere lagunartean hizkuntzak praktikatzeko abian jarri gara. Ondo gozatuz eta primeran pasatuz ingelesa, taldean, gertuko giroan, hitz egiteko modua. Klaseekin eta jolas- zein hezkuntza-jarduera andanarekin, ingelesez naturaltasunez eta konfiantzaz hitz eginez. 
Eta guzti hau zera ahaztu gabe: UDARA DA ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!

 

ADINA

4-12 urte (2013 eta 2005 bitartean jaioka, biak barne). 

DATAK ETA ORDUTEGIAK

Donostia
Hilabete osoa: Uztaila (3etik 28ra); Abuztua (1etik 31ra) // hamabostaldiak: uztaila (3tik 14era eta 17tik 28ra); abuztua (1etik 14ra eta 16tik 31ra).
Irun, Errenteria, Zarautz, Beasain. Uztaila (3tik 28ra).
9:30-14:00. Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik.
Haurtzaindegi zerbitzua aukeran: 9:00tatik 9:30etara.
BERRIA: Donostian eta Irunen, uztaila osoa aukeratzen dutenentzat, hamabostaldi bat ingelesez eta beste bat frantzesez egiteko aukera ere badago.

IZEN EMATEAK

Apirilaren 3tik ekainaren 1era (uztailerako) eta ekainaren 29ra (abuzturako) hemen. Izena emateko orria

TOPAGUNEAK

DONOSTIA: Amara (Lacunza: Eustasio Amilibia, 14)) // Erdigunea (Lacunza: Artzain Onaren Plaza, 8) // Gros (Nafarroa Beherea Plaza) // Antiguo (Lacunza: Bertsolari Xalbador, 8)
IRUN: Lacunza: Jose Ramon Agirretxe, 1
ERRENTERIA: Lacunza: Xabier Olaskoaga Plaza
ZARAUTZ: Lacunza: Gipuzkoa kalea, 15
BEASAIN: Lacunza: San Inazio kalea, 19

HIZKUNTZA, TALDEAK eta EGITARAUA

8 eta 12 parte-hartzaile bitartekoak.
Izena emateko epea amaitzen denean, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da Lacunza, test baten bitartez ingeles-maila zehazteko.
Lacunza arduratuko da taldeak adinaren eta ingeles mailaren arabera antolatzeaz.
Jarduera amaitu ondoren, ikasleak ingeles ikastaroan izan duen bilakaerari buruzko txosten bat emango da.
Kontsultatu HEMEN egitaraua

PREZIOA

Gaztedi: 288 € /hilabetea; 168 € /hamabostaldia // Orokorra: 318 € /hilabetea; 178 € / hamabostaldia.
Haurtzaindegi-zerbitzua: 20 € /hilabetea; 10 € /hamabostaldia.
Barne daude: ikasmaterialak, sarrerak eta istripu-asegurua.
Oharra: %70eko hobaridun sei leku eskainiko dira (lau uztailean eta bi abuztuan). Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.

INFORMAZIOA

LACUNZA
T - 943 464 700 ¦ www.lacunza.es