Sierpinski Kuboa

24 Azaroa 2016 00:00 – 23:59

Azaroaren 24an, osteguna, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroako ikastetxeen hainbat ikaslek, fraktalen munduan murgilduz, Sierpinskiren kuboaren 3. iterazioko 2 kubo eratu eta erakutsiko dute Kutxa Kultur Plazan.

Hogei eta lau ikastetxe ari dira parte hartzen, bakoitzak dagozkion kubo txikiak eratzen. Horrela, egun honetan, ikastetxe bakoitzetik 4 ikasle gonbidatuz, bi kubo handi horiek osatuko dituzte guztien artean, aldez aurretik egindako txikiekin.

Ondoren, kubo horiek eta kuboak nola eraiki diren erakusten duen hainbat ikus-entzunezko erakusgai egongo dira abenduaren 5a arte.

 

azaroak 24, osteguna // 9:00etatik aurrera
Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)
Antolatzaileak: Kutxa, Matematikako-txokoa eta Nafarroako Hezkuntza Saila
Erakusketa: 2016ko azaroaren 25etik abenduaren 5era // 9:00<20:00
Sarrera libre