English and Fashion Camp
Diseinu eta moda munduko kontzetu basikoak era dinamiko batean ikasiko dituzu. Zure ehunezko kreazioak sortu eta lantzeko aukera izango duzu ingelesa era dibertigarri batean praktikatzen duzun bitartean.
Moda gure identitateak zehazteko balio duela uste dugu eta garai bakoitzeko estetikaren protagonista ukaezina da. Horregatik ehunezko sorkuntzarenganako dugun pasio hau belaunaldi berriekin partekatu nahi dugu.
Zuen moda sorkuntzen protagonista izatera gonbidatzen zaituztegu, horretarako desfile bat antolatuz.
Oinarrizko jantzien diseinu eta sorkuntza
- Ibiltokirako eta desfilatzeko oinarrizko ezagutza
- Argazki saioa
- Ingeles hizkuntza bizipen ikasketaren bide bezala
- Talde lana eta sorkuntza proiektu erreal batean aplikatuta
- Autoestimu eta proaktibitatearen sustapena
- Aurki ezazu zure bokazioa esperientzi artistiko berrien bitartez
Adina
+ 12 urte
Datak eta ordutegia
2016ko abenduaren 26a, 27a, 28a, 29a eta 30a eta 2017ko urtarrilaren 2a, 3a, 4a eta 5a
Txandak (aukeratzeko): 10:00-13:00 // 15:30-18:00
Desfilea: urtarrilak 8
Bisita + Tailerra Cristóbal Balenciaga Museora (Getaria)
Urtarrilaren 4an, asteazkena, 11:00etatik 13:00etara (gutxi gorabehera), bi taldeek, goizekoak eta arratsaldekoak, elkarrekin egingo dute bi atal izango dituen jarduera hau:
- Museoko hezitzaile batek zuzenduta, taldeak lehendabizi erakusketako bilduma ikusiko du.
- Ondoren, bertan landutako edukiak zein kontzeptuak sakondu eta praktikan jartzeko tailerra egingo du. Tailerraren izenburua: "Moda, denbora-makina gisa".
Jardueraren ardatz, jazteko modu eta moden garapena da. Jantzien eraldatzeak aztertuko dira, garai bateko eta oraingo emakumezkoen janzkeren arteko antzak eta aldeak bilatuz. Eta tailerrean, berriz, norberak bere diseinu propioa egingo du.
Oharra: bisitaldia eta tailerra prezioaren barne daude. Garraioa ez (mugi txartela edo dirua eramatea ezinbestekoa da).
Lekua
Kutxa Kultur (4. solairua Tabakalera)
Prezioa
Gaztedi: 150 € ¦ Orokorra: 160 €
Aukerakoa: makilajea + pelukeria profesionala (desfile egunean). Gaztedi: 35 € ¦ Orokorra: 37 €