Explore en français. Donostia, Irun eta Deba
Berriro ere lagunartean hizkuntzak praktikatzeko abian jarri gara. Ondo gozatuz eta primeran pasatuz frantsesa, taldean, gertuko giroan, hitz egiteko modua. Klaseekin eta jolas- zein hezkuntza-jarduera andanarekin, frantsesez naturaltasunez eta konfiantzaz hitz eginez. Eta guzti hau zera ahaztu gabe: UDARA DA ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!
Lekuak: Donostia eta Irun (6-12 urte) eta Deba (7-12 urte)
6/12 EXPLORE EN FRANÇAIS, DONOSTIA et IRUN
NORENTZAT. 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat (2010 eta 2004 bitartean jaioak, biak barne).
DATAK ETA ORDUTEGIAK
Donostia: hilabete osoa: uztaila (1etik 29ra); hamabostaldiak (uztailaren 1etik 15era // 18tik 29ra)
Irun: uztaila (1etik 29ra)
Astelehenetik ostiralera, jaiegunetan ezik // 9:30-13:45 (aukeran haurtzaindegi zerbitzua: 9:00-9:30)
IZEN-EMATEAK
Izena emateko epea AMAITUTA.
TOPAGUNEAK
Donostia: Artzain Onaren plaza, 8
Irun: Jose Ramon Agirretxe plaza
TALDEAK. 8 eta 12 parte-hartzaile bitartekoak.
Izena emateko epea amaitzen denean, parte-hartzaileekin harremanetan jarriko da Lacunza, test baten bitartez frantses-maila zehazteko.
Lacunza arduratuko da taldeak adinaren eta frantses-mailaren arabera antolatzeaz.
Ziurtagiria. Jarduera amaitu ondoren, ikasleak frantses ikastaroan izan duen bilakaerari buruzko txosten bat emango da.
PREZIOA
Gaztedi: 288 € /hilabetea // 168 € /hamabostaldia
Orokorra: 318 € /hilabetea // 178 € /hamabostaldia
Haurtzaindegi zerbitzua: 20 € /hilabetea // 10 € /hamabostaldia
Barne daude matrikula, ikasmaterialak, sarrerak, garraioa eta istripu-asegurua.
Oharra: %70eko hobaridun leku bat eskainiko da. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
INFORMAZIOA
LACUNZA. T - 943 464 700
7/12 EXPLORE EN FRANÇAIS, DEBA
NORENTZAT: 7- 12 urte bitarteko haurrentzat (2010-2004 urte artean, biak barne, jaioa izatea).
DATAK ETA ORDUTEGIAK
Uztaila (1etik 29ra)
Astelehenetaik ostiralera, jaiegunetan ezik: 9:30 - 13:30
TOPAGUNEA. Debako udaletxean.
TALDEAK: 8-12 lagun talde bakoitzan.
ILS Akademiak antolatutako ditu taldeak partaideen adinaren eta frantses-mailaren arabera.
PREZIOA
Gaztedi: 288 € /hilabetea
General: 320 € /hilabetea
Oharra: %70eko hobaridun leku bat eskainiko da. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
JARDUERAK. Kirolak: aerobika, baseballa, olinpiadak...Joku ezberdinak: altxorraren bila, gin-kana...Mendirako irteerak. Natura eta FRANTSESA. Eskulanak, sukaldaritza, mozorro lehiaketa, antzerkia eta bideoa. Jarduera kulturalak: joku, abesti eta ospakizun bereziak.
Kontsultatu HEMEN programazioa
IZEN-EMATEAK
Apirilaren 4tik ekainaren 1era. Epea amaituta.
INFORMAZIOA
ILS - INDUSTRY LANGUAGE SERVICES, S.L. (Azkue Auzoa, 1 (IMH). Elgoibar
T - 943 744 040 // www.ils.es