Triatloi udalekuak Arotz-Enean Héktor Llanos eta Pablo Cazalisekin
Triatloi Udalekuak Arotz-Enea aterpetxean (Etxarri Larraun, Nafarroa).
Astebeteko egonaldia triatloiaz eta aisialdiaz gozatzeko, Nafarroako ingurune natural paregabe batean. Triatloia, basoa, mendia, abentura parkea, etab.
Héktor Llanos Brugera (1972, Gasteiz)
Nik Tri egitasmoko kirol zuzendaria eta hezitzailea Nazioarte mailan aritutako triatleta profesional ohia. Fitgüne Zentroko Kirol prestatzailea. Txirrindularien biomekanikan aditua.
Pablo Cazalis (1992, Zarautz)
Nik Tri egitasmoko triatloi hezitzailea. Balea Igeriketa Taldeko entrenatzailea. Estatu eta Europa mailan punta puntan iblitako igerilaria.
NORENTZAT
9-14 urte (2002-2007 artean jaioak).
DATA
Abuztuaren 22tik 27ra.
HIZKUNTZA
Euskara.
LEKUA
Arotz-Enea aterpetxea (Etxarri Larraun, Nafarroa).
PREZIOA
Izanezberdin / Gaztedi: 193,5 € // Orokorra: 215 €
IZEN-EMATEAK
Izena emateko epea amaituta
EGITARAUA
1.eguna. Abuztuak 22, astelehena
16:15-17:30: Ongi etorria, harrera. Bizikletak eta maletak jaso eta gurasoak agurtu.
17:30-18:30: hezitzaileen aurkezpena eta asteko egitarauaren inguruko azalpenak. Kirol zuzendariak goizeko jarduerak azalduko ditu. Asteko triatloiko jarduerak egiteko taldeak osatuko dira.
18:30-19:30: Aisialdiko begiraleen eta asteko aisialdi egitarauaren aurkezpena. Taldekideak elkar ezagutzeko dinamika.
19:30: Gelen banaketa. (Lagunak, lehengusuak...elkarrekin egongo dira lo-geletan).
20:30: Afaria.
21:30: Aisialdiko taldeen banaketa eta identifikazio tailerra.
2.eguna. Abuztuak 23, asteartea
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: igeriketa eta T1 trantsizioa. Uratloia.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00-18:00: Aisialdiko ekintza
18:00-20:00: Multikirol txapelketa.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
3.eguna. Abuztuak 24, asteazkena
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: bizikleta irteera. Teknika eta mekanika. T2 trantsizioa.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00: Oinezko irteera
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Euskara tailerra.
22:00: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
4.eguna. Abuztuak 25, osteguna
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: korrikako teknika, T2 trantsizioa. Biatloia.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00: Multikirol txapelketa.
18:00-20:00: Bainua aterpetxeko igerilekuan.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Euskara tailerra.
22:00: Denbora librea edo pelikula emanaldia, ume bakoitzak aukeran.
5.eguna. Abuztuak 26, ostirala
9:00: Gosaria
10:00-13:00: Triatloi ekintzak: Triatloia erreleboka. Trantsizioen errepaso orokorra.
13:00-13:25: Dutxa.
13:30: Bazkaria
14:30-16:00: Denbora librea
16:00-20:00: Bainua aterpetxeko igerilekuan eta jolasak.
20:00-20:25: Dutxa.
20:30: Afaria
21:30: Denbora librea edo pelikula emanaldia ume bakoitzak aukeran.
6.eguna. Abuztuak 27, larunbata
9:00: Gosaria
10:00-11:00: Maletak prest utzi eta logelak jasota. Triatloi txikiaren prestaketa.
11:00-12:30: Triatloi Frogak.
12:30-13:00: Dutxatu.
13:00: Diplomen banaketa eta agurra.
Beranduenez 23:00tan oheratuko dira egunero.
Egitarauak aldaketak jasan ditzake eguraldiaren arabera.
EKARRI BEHARREKOAK
- Aste guztirako arropa: 10 kamiseta inguru, galtza motz edo kuloteak goizetako entrenamenduetarako eta arratsaldeetarako galtzak (luzeak edo motzak), tritrajea (baldin badauka), galtzerdiak, jertsea, zira.
- Nezeserra eta 2 toalla.
- Korrika egiteko zapatilak eta beste oinetako pare bat.
- Bizikleta eta kaskoa (bizikleta egoera onean ekartzea garrantzitsua da. Puzgailua eta ordezko piezak ekartzea beharrezkoa da. Bizikletaz ez gara errepidera asko irtengo, beraz, mendian edo baserri bideetan ibiltzeko bizikleta ekartzea komeni da).Bainujantzia, igeriketako betaurrekoak eta txankletak.
- Eguzkitako krema.
Igeriketako txanoa, motxila txiki ba, kamiseta eta txapela opari gisa jasoko dituzte aurrenengo egunean. Beraz, gauza horiek ez dituzte etxetik ekarri beharrik.
OHAR GARRANTZITSUAK
-Gazteek ez dute dirurik behar egonaldian zehar. Askaria egunero emango zaie eta edatekoa ere egun osoan zehar emango zaie. Bost euro ekar ditzakete gehienez.
-Telefono mugikor, smartphone, tablet, bideo-joko eta antzekorik ez da onartuko.
- Nik Tri-ren sare sozialetan informazioa zabalduko da egunero.
INFORMAZIOA
Nik Tri
T - 943 833 641 / 615 747 607 (Izaskun) ¦ www.niktri.com ¦ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.