Arotz-Enea. Udalekuak
Beste uda batzuetan bezala, Arotz-Eneako instalazioak jartzen ditugu familien eskura. Naturaren erdian daude kokatuta biak ala biak, umeek kirol- eta kultura-jarduera ugariz goza dezaten. Arotz-Enean naturarekiko harremanetan oinarritutako jarduerak lagunarte ederrean egin ahal izango dituzte adibidez. Ez galdu gurekin uda gozatzeko aukera!
NORENTZAT
> 2004 eta 2008 bitartean jaiotako umeentzat (biak barne).
TXANDAK
6 eguneko txandak. Euskaraz egiten diren egonaldietan ezinbestekoa da hizkuntza menperatzea.
1. txanda. Ekainaren 27tik uztailaren 2ra (euskaraz). BETETA
2. txanda. Uztailaren 4tik 9ra (euskaraz). BETETA
3. txanda. Uztailaren 11tik 16ra (euskaraz). BETETA
4. txanda. Uztailaren 18tik 23ra (euskaraz). BETETA
5. txanda. Uztailaren 25etik 30era (elebitan). BETETA
6. txanda. Abuztuaren 1etik 6ra (euskaraz). BETETA
7. txanda. Abuztuaren 8tik 13ra (elebitan). BERTAN BEHERA UTZITAKOA
8. txanda. Abuztuaren 15etik 20ra (euskaraz). BERTAN BEHERA UTZITAKOA
9. txanda. Abuztuaren 22tik 27ra (euskaraz). Triatloi udalekuak Héktor Llanos eta Pablo Cazalisekin. Izena emateko epea amaituta. Informazio gehiago
PREZIOAK
[Gaztedi prezioa: Kutxabanken Gaztedi Plan / Kontua dutenentzat]
> GAZTEDI: 180 € // OROKORRA: 200 €.
UDALEKUETAKO BLOGA
Udalekuak dirauen bitartean blog bat prestatuko dugu, eta bertan zuen seme-alaben eguneroko jarduna ezagutu ahal izango duzue. Gogoan izan, zuen seme-alabak blogaren argazkietan agertu ahal izateko, izena emateko orrian horretarako dagoen laukitxoa aktibatu behar duzuela.
Lekua baieztatzea
Lekuak zozketa bidez esleituko dira, eta familiei izena emateko orrian adierazitako helbide elektronikoan eta telefonoan (SMS bidez) emango zaie horren berri, maiatzaren 2tik aurrera.
Izena emateko bigarren epean, izen-ematearen hurrenkeraren arabera baieztatuko dira lekuak, kasu horretan ere mezu elektroniko eta SMS mezuen bidez.
Lekua esleitu ondoren egingo da zordunketa, izena emateko orduan adierazitako kontuan (EZ izena eman duen pertsonaren GAZTEDI KONTUAN).
Egitaraua
Arotz-Enea Larraungo haranean dago (Nafarroan), eta aisialdirako aukera ugari eskaintzen ditu, hala kokapen eta inguruneagatik nola lan-taldearengatik. Horri guztiari esker, paregabeko tokia da naturaz gozatu eta haren sekretuak bertatik bertara ezagutzeko. Lagun berriak egiteaz gain, ingurumenaz gozatzen eta errespetatzen ikasiko dute...
Horretarako, hamaika jarduera egingo dira Arotz-Enea eta inguruetan. Lagunartean gozatzeko programa bete-betea: txangoak bizikletan Plazaolako bide berdetik, bisita gidatuak Mendukiloko kobazuloetara (Astitz), txangoak basora, mendi-ibilaldiak, Bei Gorri abentura-parkea, tailerrak, gynkana, birziklolinpiadak, antzinako jolasak, igerilekua, gaubelak, amaierako jaia…
Kontsultatu egitaraua HEMEN.
Oharrak
→Garraioa autobusean: irteerak eta itzulerak Donostiatik. Beste leku batzuetatik irteteko aukera (gutxienez 35 laguneko taldea).
→% 70eko hobaridun lekuak eskainiko dira: bi 2. txandan, bi 4. txandan eta bi 5. txandan. Leku horiek eskuratu nahi dituztenek izen-emate orrian adierazi behar dute. Kontsultatu HEMEN bete beharreko baldintzak eta aurkeztu beharreko dokumentazioa.
→Informazio gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
→Kutxaren Gizarte Ekintzak jardueraren ezaugarriak aldatzeko edota jarduerak bertan behera uzteko eskubidea izango du, gutxieneko parte-hartzaileen kopurua ez bada betetzen.