Udalekuak ingelesez Cantabrian: Summer Camp

01 Uztaila 2016 00:00 – 23:59

Udaleku hauek gaztearen heziketa-prozesuaren beste fase bat dira. Honako balio hauek sustatu nahi ditugu: autoestimua, autonomia, tolerantzia, lankidetza, garbitasuna eta eskuzabaltasuna. Segurtasuna, adiskidetasuna, naturaren jakintza eta errespetua, baita seriotasuna eta ingelesa ikasteko programaren betetzea ere.

Egunero gutxienez BI orduz ikasgelan eduki teorikoak landuko dira eta ordu BETEZ ikasgelan praktikak egingo dira, egun horretako saioan landutakoa indartzeko. Eduki teorikoa, maila bakoitzera egokitutako gramatikan eta hiztegian oinarrituko da, ikasturtean eta praktikan ikasitakoa indartuz. Egunean zehar egingo diren gainerako jardueretako hizkuntza-murgiltzerako abiapuntu gisa baliagarria izango da.

Egunero ordu eta erdiko iraupena izango duten jarduerak egingo dira, jolasari eta hezkuntzari lotuta, eta osorik ingelesez egingo dira. Eskulanen tailer bat, jolas handi bat, ginkana bat, bilaketa bat eta abar, hau da, edozer izanik ere, dinamika osoa ingelesez azalduko da eta era berean garatuko da. Kasu honetan ez da azalpen alternatiborik emango, partaideak hizkuntzan eta jardueran erabat murgil daitezen lortu nahi delako.
Eta abentura-jarduerei dagokienez, aterpean egingo diren jarduera guztiak ingelesez azalduko dira, hari lotutako hiztegiari arreta berezia emanez. Maila kontuan izanik, eta jardueraren bat ondo ulertu behar bada, zalantzak gaztelaniaz argituko dira. Jarduera egiten den bitartean komunikatzeko hizkuntza ingelesa izango da.
 

NORENTZAT

12-17 urte.

DATA: uztailaren 1etik 15era

IRTEERA: Donostiako (9:00), Gasteizko (10:30) eta Bilboko (11:30) autobus geltokietatik.
ITZULERA: toki beran.

IZEN-EMATEA

Ekainak 10 arte. Izena emateko epea amaituta.

PREZIOA

Izanezberdin / Gaztedi: 895 €

ZER HARTZEN DU BARNEAN:

  • Koordinatzailea, monitoreak eta sorterriko irakasleak eta elebidunak.
  • Ingeles-eskolak: 30 ordu.
  • Istriputarako, gaixotasunetarako eta erantzukizun zibilerako asegurua.
  • Programatutako jarduerak (joan-etorriak eta materialak barne).
  • Ostatua oheko arroparekin.
  • Pentsio osoa. Etxean egindako janaria.
  • Garraioa Donostia, Gasteiz edo Bilbotik udalekura eta itzulera, gidarekin.
  • Viajes Aranen gida bat egongo da etengabe udalekuan.

LEKUA

"El Mazo" Finka (Cantabria). Finka Kantabriako Rada-Voto udalerrian dago, Santanderretik 45 kilometrora eta Bilbotik 70 kilometrora.

INFORMAZIOA

T - 943 429 009 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.