Izozkien Master Klasa Yon Gallardorekin

08 Uztaila 2016 17:00 – 19:00

Izozkien Master Klasa Yon gallardorekin, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programak antolatutako #izanChef zikloaren barruan.

 

Ostiralean, uztailak 8 // 17:00<19:00
Norentzat: gazteentzat + 12 urte
Lekua: Kutxa Kultur (Sukaldea, 4. solairua Tabakalera)
Doakoa. Beharrezkoa izena ematea.Izen emateak HEMEN. BETETA
Leku mugatuak.

Yon Gallardo Bracone

Hondarribikoa izanik, Yonek Iparralden egin zituen batxilergoa bukatu arteko ikasketak. Izozkien munduan aritu nahi zuela argi eduki arren, gurasoen gomendioei jarraikiz, Madrilen informatika ikasketak egin zituen eta bertan bizi izan zen 4 urtez. Izozkietara itzuli aurretik, Yonek urte bete egin zuen Vancouverren (Kanada) bere ingelesa hobetzeko. Iruna itzuli zenean, familiako erreleboa hartu eta buru-belarri murgildu zen izozkigile lanetan, artisau-izozkigileen hirugarren belaunaldia osatuz.

Izozkien tradizioa amaren aldeko aitonarengandik datorkio, Riminiko (Italia) Vittorio Bracone-rengandik alegia. Gaur egun, oraindik ere bere errezeta erabiltzen dute zenbait izozki egiteko. 1994an Irunen Papperino irekiz, bere gurasoek mugarri bat ezarri zuten izozkiaren kontzeptu guztiz abangoardista ezarriz, inguruan artean ikusi gabeko zapore berriak sortuz. Txiki-txikitatik Yonek bere aitari laguntzen zion lantegian eta ikasketak bukatu ondoren %100ean murgildu zen izozkigile lanetan. 2014an Yonek Papperinoko izozkigile kargua hartu zuen belaunaldi berri bati dagozkion aldaketak ezarriz.

Zapore berriak sortzeaz gain, Yonek artisau-izozkigilearen lana gizarteratzeko beharra ikusi zuen eta tailerrak ematen hasi zen, bezeroek izozki-bola bakoitzaren atzean dagoen lana hobeto uler zezaten. Sare sozialak, berriz, benetako izozkien zaleei osagaiak eta elaborazioko pausu ezberdinak azaltzeko tresna ezin hobea bihurtu ziren.

160708MasterClass_YonGallardo
160708MasterClass_YonGallardo