Musikaren Eguna
Nazioarteko Musikaren Eguna ospatzeko, FNAC Donostiak hainbat kontzertu antolatu ditu, seigarren urtez, larunbatean, ekainak 18, Loiola kaleko FNAC dendako barrukalde nahiz kanpoan ipiniko diren bi eszenatokietan.
Aurtengo jotzaileen zerrenda ondorengoek osatzen dute: MARKY RAMONE’S BLITZKRIEG, SKY BEATS, HOWDY, BAOBABS WILL DESTROY YOUR PLANET, PABLO BLIX, AUTUMN, ERAUL, NOTHING BOX eta IÑIGO SERRULLA.
Azkeneko bi talde hauek, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin programaren eskutik, bertan izando dena, gaztetxoen musika taldeei aukera emateko.
Sei urte pasata, Musikaren Eguna guztiok jarraitutako eta esperotako jaialdi txiki bat bihurtu da. Iaz 5.000 pertsonak disfrutatu zuten programatutako kontzertuez.
Larunbatean, ekainak 18 // 11:00<22:00
Ikusle ororentzako
Sarrera librea
Ekitaldien ordutegiak
- 11:00 Baobabs will destroy planet (Fnac)
- 12:00 Autumn (calle Loiola)
- 13:15 Sky Beats (calle Loiola)
- 14:00 Pablo Blix (Fnac)
- 15:30 Iñigo Serrulla (Fnac)
- 16:30 Nothing Box (Fnac)
- 17:30 Eraul (calle Loiola)
- 18:45 Howdy (calle Loiola)
- 20:00 Marky Ramones' blitzkrieg (calle Loiola)
NOTHING BOX. Pop-rock alternatiboko hirukote bat da, Marcos Ubiriak (ahots eta gitarrak), Koldo Bellosok (baxua eta koruak) eta Aitor Mansillak (bateria-jole) osatua. Taldea 2014ko martxoan eratu zen Donostian, Burnout izena hartuta. Oasis, Arctic Monkeys, Green Day, Berri Txarrak eta Weezer taldeen eraginetatik edaten dute.
IÑIGO SERRULLA. Hogei urte ditu, eta Donostian jaio zen. Hamasei urte zituela, gitarra bat hartu zuen estreinakoz eta, harrezkero, ez da gelditu. 2015eko Eguberrian, “Gure Bazterrak” saria irabazi zuen eta, haren bidez, 2016ko Gure Bazterrak jaialdian jo ahal izan zuen. Egun, bakarkako proiektu bat eta Burun Danga talde-proiektua txandakatzen ditu.