Clown jardunaldia
Lau clown emanaldiak: Miss Pink / Perforwomance / Las Chirlas: Misión Insumisión / Horse in the porch.
Otsailak 3, larunbata // 19:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (4. solairua Tabakalera)
Sarrera librea
Emanaldi bakoitzaren iraupena: 15 minutu
Antolatzailea: Ultramarino Payaso Productions ¦ Zuzendaritza: Paolo Di Gianvincenzo
Aurkezlea: Jon Zumelaga Goyoaga
Eta animatzen bazara Clown izateko doako hastapen-tailerrean har dezakezu parte.
Miss Pink (ezin oharkabean iritsi)
Antzezlaria: María Vegas ¦ Sinopsia: Iritsi orduko gainezka egingo du, guztiarekin egiten du gainezka: ahotsa, gorputza, farrea eta maitasuna, maitasuna ugari! Joan denean oraindik ere arnas egiteko gai bazara, edozein meteorologia-fenomeno gainditzeko gai izango zara, tornadoak ez dituzu arazo izango bizitzan ¦ Hizkuntza: gaztelera
Perforwomance
Antzezlaria: Irene Alkiza ¦ Sinopsia: Prest daude beraien bizitzako abagunea baliatzeko; performance eginez bizi daiteke, eta oso ondo gainera. Clarisa eta Paca landatik hiri handira datoz beraien izana bere osotasunean bizitzera: artistak dira ¦ Hizkuntza: euskara
Las Chirlas: Misión Insumisión
Antzezlariak: Oihana Parada eta Esther Bizarro ¦ Sinopsia: Bi emakumek elkar topo egin dute, eta beraien helburua guztiz garrantzitsua den misio bat burutzea dela jakin, badakite. Zentzugabeko hainbat abenturaren ondoren, misioa ez dela biak elkartzen dituen gauza bakarra ikasi dute, amankomuneko ametsa eta patua ere badutela, alegia... ¦ Hikuntza: gaztelera
Horse in the porch
Antzezlariak: Mirari Arin eta Silvia Gova ¦ Sinopsia: Ibilaldi psikodelikoen eta koktel haluzinogenoen ondoren, toki berri batetara eramango dituen ekaitzak harrapatuko ditu bi emakume. Jakin nahi al duzu nola lortu ile leun eta distiratsua? Horsek emango dizu erantzuna. Kultur nahasketazko izpiez gain, festa eta olgeta izango da ¦ Hizkuntza: gaztelera
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |