Clown izateko hastapena | Class tailerra

03 Otsaila 2018 10:00 – 13:00


Clown izateko hastapen-tailer hau (egoera barregarrira hurbiltzea) clown mundura lehen aldiz hurbiltzen den jendearentzat da. Ez da behar aurrez inolako ezagutzarik. 

Clown tailerrean jolas egin, barre egin eta oso gauza barregarriak egiten dira. Umetan egiten genituen jolas berberak egiten dira, eta beste batzuk berriak. Inprobisatzen ikasteko jolas egingo dugu, besteen eta norberaren judizioa gainditzeko. Jolas egingo dugu “ez pentsatzen” ikasteko. “Gure clowna”, gure alde komikoa, deitzen dutena bilatzeko jolas egingo dugu, edo, beste batzuek dioten bezala, oso gauza barregarriak egiteko eta aldi berean horiekin gozatuz atsegina sentitzeko prest egon behar dugu.

Clown batentzat garrantzi handikoa den zerbait landuko dugu: ikusleekin harreman aktiboa ezartzea begiradaren bidez. Gurekin diharduten lankideei entzuten ikasiko dugu. Gorputza komikoa baino ezin dela izan ikasiko dugu, eta are gehiago, batzuetan ez dagoela ezer egin beharrik publikoak barre egin dezan.

 

Otsailak 3, larunbata // 10:00<13:00
Lekua: Kutxa Kultur (Tabakalera, 4. solairua)
Antolatzailea: Kutxa Kultur Class / Paolo Di Gianvincenzok ematen du tailerra
Norentzat: + 18 urte
Hizkuntza: gazteleraz
Jantzi eta oinetako erosoak eraman behar dira
Doakoa. Plaza mugatuak
Izen emateak urtarrilaren 16tik 29ra HEMEN

Eta arratsaldez, lau clown emanaldiak eskaintzen dizkuzugu, Kutxa Kultur gunean. Sarrera librea da.


Class clown1200