Letra xehea. Sekula ez ginen ereduzko aleak izan | Class tailerra
Letra minúscula sorkuntza irekiko trilogia da. LETRAS, Undermount-en literatura aktiboko jardunaldietatik ondorioztatua, sorkuntza gidatu eta mugagabeko mikrofaktoria gisakoa da.
Norabide ezberdineko hiru ibilbide errepikari dira destino bererako. Periplo honetan inprobisazio, haustura eta araurik gabeko autonomia mentala garatzen dira. Letrak, hitzak eta geruzak gainjarrita kontzeptu adierazkor bati buruz hiru dimentsioko tresnara iristeraino.
Pentsatu (edo ez) eta idatzi, ukigarri egin hutsera jaurtitzeko. Letra minúscula-k forma orekatua eta berdintzailea hartzen du nortasun sortzaile ororekiko, elementu komunekin; efektua sekula ez da zehatza ez berdina.
Larunbatetan, otsailak 3a, 10a eta 17a // 11:00<13:00
Lekua: Kutxa Kultur Plaza (Tabakalera, 4. solairua)
Antolatzailea: Kutxa Kultur Class / Koordinatzailea: Yolanda Extremera
Norentzat: + 18 urte
Hizkuntza: gazteleraz
Beharrezko materiala: Oinarrizkoak: boligrafoa, papera, gailu mugikorra beti zeurekin doana / Beste material batzuk: posible diren guztiak, erabiliak edo berri-berriak, idazmakina arkaikoa tintarekin, zigiluak, tinta gehiago, lekeda, haria, appak, pintura...
Doakoa. Plaza mugatuak
Izen emateak urtarrilaren 9tik 27ra
Otsailak 3. LITERATURA SORKUNTZA. Testu bat sortzea gutxieneko baliabideekin, orri zuria kendu eta letra eta hitzezko aldamioak jarriz.
- Nola idatzi benetan gaizki igarri gabe
- Literatura-txuletak eta lapurretak
Izena eman (Literatura Sorkuntza)
Otsailak 10. EDIZIO TOLESTUA. Origami teknikak eskuzko edizioari aplikatuak.
- Autoedizioaren onurak
- Ausardia eta sormen handia
- Egin ezazu zeure liburu edo artefaktua
Izena eman (Edizio Tolestua)
Otsailak 17. LETRAK BiPuntuZero. Testutik sarera, podcasta, bloga eta zera soziala.
- Kapsulak eta mikromunduak. Podcastak eta blogak
- Modus operandi, telefonia mugikorreko zure gailua. It’s Smart