Gazteria planaren aurkezpena

05 Ekaina 2017 17:30 – 19:30

 

Nerabeentzako Ataleko erronken, helburuen eta ekintzen aurkezpen saioa izango dugu (12-17 urte).

Donostiako Udaleko Gazteria Sailak, hiriko haurren, nerabeen eta gazteen egoerari buruzko diagnosia egin eta Gazteria Saila berdefinitzeko gogoeta prozesuaren ostean, “2017-2020 eperako Plan Estrategikoa – 2017ko ekintzak” dokumentua landu du. Lanketak aurkezteaz gain,  iritziak eta ekarpenak jaso nahi dira, bertan parte hartzen duten guztion aldetik.

 

Tokia: Kutxa Kultur. 4. solairua (Tabakalera eraikuntza)
Sarrera doan

Ur Tantak musika taldeak joko du eta #izanezberdin izozki berria dastatu ahal izango da.

Ekintzak, #izanezberdin, Kutxa Fundazioaren gazte programaren laguntza edukiko du.

 

Nerabe aurkezpena kartela eus gaz