Instant1ean Fest!
Instant1ean Fest! Ni ere #sareanONdo! Eta zu? jardunaldia eta Instant1ean lehiaketako sari-banaketa izango dira ekainaren 10ean, arratsaldean, Kutxa Kultur gunean, Tabakalerako 4. solairuan.
Guraso, hezitzaile eta gazteentzako eskaintza zabala izango da teknologia digitalen inguruan (tailerrak, hitzaldiak, mahai-ingurua,...). Gainera, otsailetik maiatzera bitartean izan den Instant1ean Instagrameko lehiaketaren sari banaketa ospatuko da; merienda eta DJak ere izango dira.
Animatu eta parte hartu!
Gazteentzako egitaraua
- 17:00-17:45 Youtuberrekin topaketa. Aizea Gallagher [@AizeaGallagher], Beñat Larruker [@larrusketch] eta Iban García [@ibngarcia]
- 18:00-19:15 Tailerrak. Informazioa gehiago
>> Argazkigintza Digitala. Nola erabili gero irudi horiek Interneten (Ordu bat. EU/CS)
>> Hiriko Tipografiaren bila (Ordu bat. EU/CS)
>> Instagrameko 8 HACK @macole66x-ren eskutik (Fernando Macole)
>> Nire web-orria (Kode_Eskola)
- 19:15-19:30 Instant1ean lehiaketaren sari-banaketa. Tailerretan parte hartu dutenen artean zozketak izango dira.
- 19:30 Festa: Djak eta #izangood mokadua.
Guraso eta hezitzaileentzako egitaraua
- 17:30-18:00. Instant1ean programaren aurkezpena
- 18:00-18:15. Hitzaldia: Youtuberra izan nahi dut. Aizea Gallagher-ren eskutik.
- 18:15-19:10. Mahai-ingurua: Nerabeak eta Teknologia digitalak: Erabilera osasuntsu baterako bidean. Arkaitz Lareki eta Maite Goñi-ren eskutik