Donostia ezagutu 7/12
Nola bizi dut nire hiria? Eta hiriak natura, zientzia, elkartasuna eta kulturarekin duen harremana?
Aurten, inoiz baino ibilbide osatuagoa. Lagunartean hiria bizi eta gozatzeaz gain, Tabakalerako Kutxa Kulturren, Kutxa Kubon, Ekogunean eta Eureka! Zientzia Museoan egongo gara, eta Balentziaga Museoraino ere iritsiko gara.
Hiriaren baitan dagoen naturaz gozatuko dugu Ekogunean biziko ditugun jarduerez beteriko goizei esker. Zientzia dastatuko dugu Eureka! Zientziaren Museora bixita egingo dugun goizetan. Hirian, lagunarteko ibilaldien bidez, eta turista gisa gozatuz, kaleko kultura eta ibaia zein itsasoarekiko harremana ezagutuko ditugu besteak beste. Kutxa Kubon artea izango dugu jolasgai. Tabakalerako Kutxa Kultur gunean, berriz, Elkartasunaren begiradapean kultur jolas anitzez beteko ditugu goizak. Txangoak ere izango ditugu, Balentziaga museora, Hondarribia Blues Festivalera edota Itsasgelara.
Eta hori guzti hori, lagunartean, bizikidetza jatorrean! UDARA DA, ETA GOZATU EGIN BEHAR DA!
Adina
Ertainak: 7-9 urte (2008 eta 2010 bitartean jaiotakoak, bi urteak barne)
Handiak: 10-12 urte (2005 eta 2007 bitartean jaiotakoak, bi urteak barne)
Izen emateak
Apirilaren 3tik ekainaren 4 arte hemen. Izena emateko epea bukatuta.
Data
Hilabete osoa: uztailaren 3tik 28ra.
Hamabostaldia: uztailaren 3tik 14ra edo uztailaren 17tik 28ra.
Astelehenetik ostiralera, jai-egunak ezik.
Topaguneak
Topagune nagusiak: Gipuzkoa Plaza eta Nestor Basterretxea Plaza.
Aukerako auzo-zerbitzua ere izango da, honako topagune hauetan:
<< Antiguo: San Sebastián Mártir eliza
<< Amara: Sahatsaren Plaza
<< Loiolako Erriberak: Bartzelona hiribidea 23
<< Gros: Txofre Plaza
Zerbitzu hau eskaintzeko topagunean gutxienez 10 pertsonak izen-eman behar dute.
Ordutegia
Topagune nagusietan: 9:30etatik 13:30etara.
Aukerako zaintza-zerbitzua (topagune nagusietan) edo auzo-zerbitzua (beste topaguneetan): 9:00 – 9:30 eta 13:30 – 14:00.
Prezioa
Gaztedi: 240 €/hilabetea // 135 €/hamabostaldia
Orokorra: 270 €/hilabetea // 150 €/hamabostaldia
Aukerako zaintza-zerbitzua: 20 €/hilabetea // 10 €/hamabostaldia
Aukerako auzo-zerbitzua: 20 €/hilabetea // 10 €/hamabostaldia
Hizkuntza
euskera/bilingüe
Ekarri beharrekoak
Mugi txartela / Hamaiketakoa / Eguzkitako krema