Ebakigarriak lantzen

10 Apirila 2017 10:00 – 21 Apirila 2017 13:00


Gure hiriko eraikin eta garraiobide historiko bana moztu, landu eta muntatuko ditugu, eta garraiatu ahal izateko, itxi daitekeen ontzi batetan sartuko ditugu. Tailer honetan, Donostiako eraikin esanguratsu baten (esaterako, Victoria Eugenia antzokia edo Groseko La Equitativa eraikina) eta surf-oholak, piraguak eta abar eramateko atoia duen VW furgoneta klasikoaren maketak landuko ditugu. Klasikotan klasikoa!
Ebakigarriaren xehetasuna taldearen batez besteko adinaren araberakoa izango da. Zenbat eta gaztetxoago, orduan eta muntaketa errazagoa. Bi bertsio prestatuko dira eta behar den material guztia entregatuko da, etxera eramateko beste ebakigarri batez gain.

ARKITEKTO eta DISEINATZAILE bikainak izango gara!

 

Adina

4-11 urte

Data eta ordutegia

Apirila: 10, 11, 12, 18, 19, 20 eta 21 // 10:00<13:00

Lekua

Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)

Prezioa

Gaztedi: 75 €. Orokorra: 95 €
Materiala barne

Izen-emateak

Martxoaren 6tik aurrera
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. (parteartzailearen adina zehaztuz)

Informazioa

Facebook None Super HeureFacebook None Super Heure


 Enea NoneSuperHeure recortableincendio