Hezkuntza-teknologia udan, Camp Tecnológicoaren eskutik

29 Abuztua 2016 00:00 – 23:59

Camp Tecnológicoak, Kutxa Fundazioaren #izanezberdin gazte programaren laguntzarekin, Kutxa Kultur guneetan, haur eta gazteentzako hainbat lantegi eskaintzen ditu, Teknologia erabiltzen ahalik eta ongien ikas dezaten.

Teknologiako hainbat diziplina eskaintzen dira, besteak beste Minecraft bideo-joko hezitzailea, gazteenentzako lantegi espezifikoak eta neskentzako lantegi erakargarriagoak ere, tartean «Inventor Lab», teknologia guztiak oro har ikus ditzaten eta zer aukera eskaintzen dituzten eta elkarri nola lotu jakin dezaten (benetan gomendagarria da teknologiara lehen aldiz bide pedagogikotik hurbiltzen direnentzat).

 

Lantegiak

  • Kids & Tech
    4-6 urte
  • Inventor Lab
    Junior: 7-9 urte
    Genius: 9-12 urte
  • Diseña y crea mundos con Minecraf
    9-12 urte

 

Datak eta lekua

  • 2016ko abuztuaren 29tik irailaren 2 arte
  • 2016ko irailaren 5etik 7 arte

 Lekua: Kutxa Kultur (4. solairua, Tabakalera)

 

Informazio gehiago eta izen emateak

Camp Tecnologikoaren webgunea


Azken egunean, gurasoak ere sartu ahal izango dira, ordubetez, eta haurrek beren proiektuak eta lantegian zehar landutako guztia aurkeztuko dizkiete.

Egungo gizartean, hizkuntzak ikastea bezain garrantzitsua da gaitasun teknologikoak izatea, eta badakigu teknologiak menperatzea eta ulertzea faktore bereizgarria izango dela etorkizunean. Hori guztia kontuan hartuta, lantegi hauek ondo pasatzeko eta asko ikasteko aukera ematen dute udako oporraldian.