Roxyfitness
Donostiara iritsiko da ekitaldi ibiltari bat, lurbirako parajerik ederrenetan dabilena: Roxyfitness; hiru kirol-arlo osagarri -running, yoga eta paddle surf- uztartzen ditu, eta emakumeentzat bakarrik da, proposaturiko modalitateetako batean, bitan edo hirutan har dezaketelarik parte.
2016 Europako kultura-hiriburutzari loturiko gertakizun honen sustapenean #izanezberdin, Kutxa Fundazioaren gazte programa ere sartu da.
Igandean, abuztuak 7
Lekua: Ondarretako hondartza. Donostia
Laguntzailea: Kutxa Fundazioaren #izanezberdin
#Roxyfitness tourra emakumeei zuzendutako munduko kirol ekitaldi garrantzitsuenetako batean bilakatu da nahiz eta aurtengo edizioa bere bigarrena bakarrik den. Arrazoi nagusienetako bat, zalantzarik gabe, gorantz ari diren hiru kirol diziplinen bateratzea izan da: running-a, yoga eta paddle surf-a elkarren osagai bikaina diren hiru kirol dira eta bat egiten dutenean parte-hartzaileei kirol esperientzia paregabea eskaintzen diete: proposatzen diren hiru jardueretatik batean, bitan edo guztietan parte hartu dezakezu.
Jarduerak
8:30. 6 km Run
9:45-10-30. 45 minutuko Yoga klasea
10:45-11-30. 2 km Stand Up Paddle (SUP)
Izena eman hemen!
http://roxy.com/roxyfitness
#izanezberdin Kutxa Fundazioaren gazte-programaren helburua nerabeen artean kulturazko aisialdi aktiboa sustatzea da, gazteak aisialdi-proposamenen parte aktibo eta protagonistak izan daitezen: musikan, teknologian, nutrizioan, solidaritatean… eta, noski, kiroletan.
#izanezberdin-ek nesken kirola sustatzen du eta nerabezaroan kirola egiten hasi edo jarraitzera bultzatzen ditu neskak.
#RoxyFitness ekinbidean erabatekoa da emakumezkoen kirolaren ikusgaitasuna, eta, gainera, era integral eta inklusiboan, bakoitzaren mailara egokituriko eta askotariko jarduerak konbinatuz.
Hori dela-eta #izanezberdin-ek #RoxyFitness-ekin lankidetzan dihardu, balio berberak partekatzen dituztelako eta kirola bere adierazpen guztietan bultzatzen duelako.
Eta horregatik, hemendik, Gipuzkoako emakume guztiak animatzen ditugu parte hartzera.